Beste Berriak

Azken hiru urteetan, 90.000 gaztek baino gehiagok jaso dute Lanbideren laguntza lana aurkitzeko (II)

Ondorioak

Hortik aurrera, zehaztu egiten dira, Eusko Jaurlaritzaren barruan, zeharkako ikuspegi koordinatu batetik, egindako jarduera guztiak. Jarduera horiek bideratuak daude kualifikazioa, gaitasunak eta esperientziak ahalbidetzera (xedea izanik laneratze egoki bat). Laburpen horrek Enplegu Plan Estrategikoan finkatutako adierazleei jarraitzen die eta honela laburbiltzen da:

  • 2021. eta 2022. urteetan zehar, 35.000 gaztek baino gehiagok parte hartu dute enplegurako ekintza eta programetan. Plana 2024an amaitzean, 90.000 gaztek hartuko dute parte enplegurako programa eta ekintzetan.
  • 2021ean Lanbiden profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko ikastaroetan parte hartu zuten pertsonen laneratzearen ebaluazioan, horietatik ia % 64k lana aurkitu zuen ikastaroa amaitu eta urtebetera.
  • 2022ra arte, ia 4.000 gazte kontratatu dira, kontrataziorako laguntza-programen bidez. Plana 2024an amaitzean, 8.545 enplegu sustatuko dira, kontrataziorako laguntzekin.
  • 2022 urtera arte, 1.192 gazte-enpresa sortu edo horien mantentze-lanak babestu dira. 2024 amaitzean, guztira, gazteek kudeatutako 2.552 enpresa mantentzen edo sortzen lagunduko da.
  • 2022ra arte, 20.375 gaztek jaso dute prestakuntza. Aurreikusten da, Plana 2024an amaitzean, 44.475 pertsonak enplegurako prestakuntza-zerbitzuak jasoko dituztela.
  • 2022ra arte, 1.478 gaztek hartu dute parte prestakuntza- eta kontratazio-programetan. Aldiaren amaieran, 3.776 gaztek hartuko dute parte prestakuntza- eta enplegu-ekintzetan.
  • 2021etik 2023ra bitartean, 109.376 gazteri eman die arreta LANBIDEren orientazio-zerbitzuak, laneratzea errazteko. Urtez urte nabarmen handitu da artatutako gazteen kopurua, bai eta lanean orientatutako gazteen ehunekoa ere.

Gauzatze-mailari dagokionez, txostenak informazio hau jasotzen du: 2022ra arteko datu kontsolidatuak, 2023rako zenbatetsiak eta 2024rako aurreikusiak. Hartara, 2024 amaitzean, guztira, 75.748 jarduketa aurreikusten dira (2021-2024 aldian).