Beste Berriak

Anezka, Enplegu eta Ekintzailetzarako Programak 636 pertsona laneratu ditu Bizkaian (II)

Azken jardunaldia

Teresa Laespadak, ahaldun nagusiordeak eta Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko diputatuak, anezkak osatu dituzten 80 pertsonak aintzatetsi nahi izan ditu bere hitzaldiaren hasieran eta esan du  "ekimenaren, jarreraren, motibazioaren, determinazioaren eta erresilientziaren adibideak direla", horiek guztiak indartuta ateratzen direlako "egungo lan-merkatuan enplegua bilatzeak dakarren erronka handiari aurre egiteko gaitasunak eta enplegagarritasuna hobetzea lortu dutelako".

Diputatuak lan kolektiboaren garrantzia azpimarratu du, "aniztasunaren indarra", laneratzearen helburu komuna lortzeko, egungo gizarteak dituen erronka handienetako baten erakusgarri argi eta garbia, "kohesioa berdintasunaren eta elkartasunaren parametroetatik abiatuta".

DEMA,  Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziako arduradunei programaren arrakastan izan duten erantzukizuna eskertu ondoren, Laespadak adierazi du garatutako 61 edizioetan bildutako zifretan oinarrituta "bide horretatik aurrera egiten jarraitzeko uste sendoa indartzen digutela, datuetan oinarritutako politika publiko zehatzak inplementatzen, bai diseinuan, bai gauzatzean eta emaitzen ebaluazioan; beraz, askoz ere anezka gehiago sortzen jarraituko dugu".

Jardunaldia "Claves para una buena estrategia de búsqueda de empleo-Lana bilatzeko estrategia onerako gakoak" izenburuko hitzaldiarekin osatu da, Page Groupeko Iparrraldeko Eremuko zuzendaria den José Luis Zayas Page-ren eskutik; ekitaldian, halaber, Gemma Martínez aktoreak enpleguari buruzko bakarrizketa egin du; eta DEMAko Programen zuzendari Pilar Carranzak sartutako "elkarrizketa-erronda" izeneko tartearekin, non hamabost enpresak lan-merkatuan oraindik beren lekua aurkitu ez dutenekin hitz egingo duten.