Prestakuntza

Agurtzane Llano: “Hilaren 15ean, Euskadiko Gazte Boluntariotzako Udalekuen Auzolandegiak programa hasiko da”

Uztailaren 15ean abiatuko da Euskadiko Auzolandegiak Gazte Boluntariotza Udalekuen programa, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Gazteria Zuzendaritzak antolatuta, hiru lurraldeetan banatutako 170 plaza eskaintzen dituena. 2019 honetan, zortzi gazte boluntario udaleku egingo dira, denak 15 eguneko txandarekin, Lekeitio izan ezik, bi asteko bi txanda izango baitira.

Horietatik hiru nazioartekoak eta bost nazionalak izango dira.

Euskal Herriko kanpamendu hauetan parte hartzen duten pertsonek Aguraingo hezegune bat berreskuratzea, Maeztun indusketa arkeologikoa, Valdegovíako Villamardones bizigabeak girotzea, Sopuertako bidegorri bat atontzea, hainbat jardueratan parte hartuko dute. Bergarako eta Lekeitioko egoitzetan adinekoen dinamizazioa, Lemoako lubakiak eta memoria historikoa berreskuratzea, edota Zamudion elikadura ahultasun egoeran dauden pertsonei janaria eta laguntza banatzea.

"Eskaintzen diren programen aniztasuna da boluntariotzako kanpamendu hauen ezaugarrietako bat" dio Agurtzane Llano Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak. “Horrez gain, Agurain, Valdegobia eta Lemoako eremuek nazioarteko esparrua izango dute eta atzerritarren presentzia izango dute, haien erreferentziazko hizkuntza ingelesa izango delarik. Gainerako esparruetan, hainbat autonomia erkidegotako gazteek parte hartuko dute eta euskara eta gaztelania izango dituzte erreferentziazko hizkuntzak”.

"Auzolandengiak elkarbizitza, tolerantzia, elkartasuna, parte-hartzea, kulturarteko ikaskuntza eta abar bezalako balioak sustatzeko balio dute", argudiatu du Llanok. Eremu horietako batzuetan izena emateko aukera dago oraindik, eta horretarako 945 01 95 36 telefonora deitu behar da.