Prestakuntza

Adimen Artifizialean aurrerapauso berriak Errekan (I)

Shaking Hub Adimen Artifizialean interesa duten pertsonak batzeko sortu den sare edo komunitate irekia da. Pertsonak eta proiektuak konektatzeko balio duena, bai Korporazioko pertsona eta kooperatibak zein kanpokoak. Eta noski, komunikaziorako erreminta paregabea ere bada. Hala, Antzuolako Erreka kooperatibak Adimen Artifizialean garatu duen azken proiektua ezagutzera eman du Shaking Hub-ek. Erreka Connect da proiektu berriaren izena.

Adimne Artifiziala Errekan

Errekak 2020an garatutako 2021-2024 sasoirako plan estrategikoak bost erronka jasotzen zituen eta horietako bat digitalizazioa da. Digitalizazioa, ikuspegi orokorretik aztertuta, bitarteko analogikoak dituzten prozesuak digital bilakatzea esan nahi du. Eremu askotan eman daiteke, baita enpresa arloan ere, eta Errekak garatutako proiektuaren helburua da bere instalatzaileek eskaintzen duten zerbitzua eta esperientzia hobetzea.

Digitalizazioak lau hanka ditu Errekan: Zibersegurtasuna, pertsonen konpetentzia digitalak, prozesu digitalizatuak eta eraldaketa digitala, eta Erreka Connect lau arlo horien garapenaren emaitza da. Iot (Internet of things) arloko proiektu transbertsala da eta hiru oinarri sendo ditu: hardware-a, lainoa eta azken erabiltzailearentzat aplikazioa. Jokin Sanchez-entzat, Iot arloko ingeniaria Errekan, proiektu erabat eraldatzailea izan da, "bai prozesuetan, negozio eredu berrien sorkuntzan, ideietan eta baita pertsonen eraldaketan ere".

Teknologikoki oso garatuta dagoen proiektua da. Hala dio Aitor Jauregik, Errekako IT zuzendari korporatiboak. "Profil berriak, talentudunak eta formazio oso espezifikodunak behar ditugu, baina aldi berean Adimen Artifiziala ondo interpretatzen jakingo dutenak eta proiektutan aplikatzeko gai izango direnak".

Erreka

  • Eraldaketan oinarritutako historia: 1961az geroztik, ERREKAren historia aldaketarekin, eraldaketarekin eta etengabeko hobekuntzarekin lotuta egon da. 
  • Erreka Bisioa: Berrikuntza plataforma irekia eta bizkorra izatea, negozio berriak sortzea eta daudenak eraldatzea bultzatuko duena, kooperatiba printzipioei leial izanik. 
  • Errekan Hazkundea dira: Hazkunde iraunkorraren aldeko apustua egiten duen talde finkatua. Produktu, zerbitzu eta merkatuen dibertsifikazioa ardatz estrategikoa da guretzat. 
  • Errekan Berrikuntza gara: 60 urte daramatzagu gure bezeroekin batera garatzen dugun berrikuntzaren aldeko apustua eginez, bezeroen erronka konplexuenei irtenbidea bilatzeko partnerrak garelako. 
  • Errekan Oparotasuna dira: Oparotasuna sortzen dute herrialdeentzat: Erakunde eskudun, arin eta malgua gara, tokiko nahiz nazioarteko ikuspegia duena: Kalitatezko enplegua eta gizarte ongizatea sortzea.