Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreorde Fernando Tapiak azpimarratu duenez “Euskal Herriko Unibertsitatean ziur gaude behar-beharrezkoa dela orientazio egokia eskaintzea, unibertsitate-aurreko ikasleek ikasteko zer aukera dituzten jakin ahal izateko eta, horrela, beren gaitasun, trebetasun eta interesetara ondoen egokitzen den titulazioa aukeratu ahal izateko. EHUazoka, Euskal Herriko Unibertsitatearen Orientazio Azoka, da gure orientazio-jarduera nagusia. Bertan, unibertsitate aurreko ikasleek eta haien familiek behar duten informazio guztia lortzeko aukera dute, eta, gainera, arreta pertsonalizatua, funtsezkoa baita unibertsitate-ikasketak aukeratzeko prozesuan.”
Datorren ikasturteko graduak
2023-2024 ikasturtean, Euskal Herriko Unibertsitateko gradu-ikasketen eskaintza zabalari bi titulu berri gehituko zaizkio: Biomedical Engineering, oso-osorik ingelesez emango dena Bilboko Ingeniaritza Eskolan, eta Hezkuntzaren arloko lehen gradu bikoitza: Lehen Hezkuntza + Haur Hezkuntza, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean egingo dena, Gipuzkoako Campusean. Guztira, 107 titulazio eskainiko dira guztira-horietako bi ingelesez, hamabost gradu bikoitz eta hamaika ikasketa dual-jakintza arlo guztietakoak, aspalditik irakasten direnak nahiz berritzaileenak, trebatzeko aukera emango dutenak. 2022-2023 ikasturtean 8.300 ikasle matrikulatu ziren lehen kurtsoan. Horietatik % 76,1ek lehen hautuan lortu zuen plaza eta % 13,6k bigarrenean.
2023-2024 ikasturteko gradu eskaintza: https://www.ehu.eus/eu/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/aurtengo-graduak