“Prestakuntza duala hezkuntza zentroaren eta enpresaren arteko prestakuntza-denbora elkarbanatzeko printzipioan oinarritzen da, jarduera profesional bat gauzatzean; horren bidez, ikaslearen prestakuntza- eta eraldaketa-identitatea itxura hartzen joaten da. Donostian egingo den topaketak hezkuntza eredu horren inguruan hausnartzeko eta eztabaidatzeko balioko du”, azaldu zuen Fernando Tapia Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordeak.
Frantziako esperientzia
Topaketan, Frédéric Sauvagek eman zuen Frantziako arrakasta kasuaren berri, topaketaren hitzaldi nagusia izan zena. Frédéric Sauvage Formasup NPC Hauts de France-ko zuzendaria da. Partzuergoa 40 goi mailako hezkuntza zentro, unibertsitate eta ikasketa zentrok osatzen dute, eta Frantziako iparraldean prestakuntza eta lana uztartzeko programak garatzen dituzte. 2019az geroztik, ANASUPeko presidentea da. Frantziako elkarte horrek unibertsitateetan eta Grandes Écoles-etan programa dualak garatu eta defendatzeko lan egiten du.