Iñigo Urkullu Lehendakaria buru zela egin zen maiatzaren 4an Lehendakaritzaren egoitzan Unibertsitateen Euskal Kontseiluaren bilera, eta Lehendakariarekin batera izan zen Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua. Bileran izan ziren, halaber, Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea; Iñaki Heras, Unibasq – Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren zuzendaria; euskal unibertsitateetako errektoreak: Eva Ferreira (UPV/EHU) Jose Maria Guibert (Deustuko Unibertsitatea) eta Vicente Atxa (Mondragon Unibertsitatea); Maite Alonso, Euskadiko Eskola Kontseiluko presidentea; Eduardo Arechaga Confebasken zuzendari nagusia; bai eta hiru foru aldundien eta EUDELen ordezkariak ere, besteak beste.
Bileran Lehendakariak Hezkuntza Sailak sustatutako 2022-2026ko Unibertsitatea + Enpresa II. Euskal Estrategiaren helburuak eta jarduera-lerro nagusiak aurkeztu zituen, eta 2017-2022an gauzatu den lehenengo estrategiaren emaitzarik azpimarragarrienak azaldu zituen.
Estrategia berriaren abiapuntua da, aurrekoarena bezala, unibertsitatearen eta enpresaren arteko lankidetza oinarrizko eragilea dela XXI. mendeko Euskadi eraikitzeko. Unibertsitateek eta enpresek, bai eta unibertsitatearen ekosistema osatzen duten eragileek ere, helburu bateratu batekin partekatzen dute euren erantzukizuna estrategia honetan: euskal gizartea garatzen laguntzea.
2017-2022ko Unibertsitatea + Enpresa I. Estrategiaren emaitzarik azpimarragarriak
Unibertsitatea + Enpresa I. Estrategia 2017ko uztailean aurkeztu zuen Urkullu Lehendakariak berak, orduan ere Unibertsitateen Euskal Kontseiluan. Ordutik, estrategia osatzen duten hamabost ekintzak, guztia eta bakoitza, gauzatu dira partzialki edo osorik, eta emaitzak oso onak izan dira.
Lortutako emaitzen artetik, honakoak nabarmentzen dira
Unibertsitatea + Enpresa ardatza 2019-2022ko Unibertsitate Sistemaren Planeko lehentasunezko bi ardatzetako bat da, eta aldi horretan (2019-2022) 22 milioi euro bideratu dira horretara kontratu-programen bidez. Horrek ekarri du Unibertsitatea + Enpresa gelak sustatzea enpresen eta klusterren laguntzaz, enpresa eta antolakundeentzat zerbitzu aurreratuak eta ekintzailetza-ekosistemak garatzea edota startupak sortzen eta garatzen laguntzea.
2017-2022ko Unibertsitatea + Enpresa I. Estrategiaren emaitza azpimarragarri horiek aitorpen ugari jaso dituzte Europan, eta nazioarteko zabalkundea izan dute Europako hainbat hiritan, besteak beste, Lisboan, Hannoverren, Londresen, Bulgarian eta Budapesten.
2022-2026ko Unibertsitatea + Enpresa II. Estrategia
Unibertsitatea + Enpresa lehenengo estrategiaren emaitzek erakusten dute Euskal Unibertsitate Sistema azken urteotan euskal gizartearen eragile dinamizatzailea eta eraberritzailea bihurtu dela, eta palanka gisa erabili dituela Euskadiko talentuaren, ikerketaren eta berrikuntzaren garapena eta nazioartean posizionatzearen aldeko jarrera. Horregatik, aurreko aldian egindako lanari jarraipena emanez, Unibertsitatea + Enpresa II. Euskal Estrategiak honako helburu hauek ezarri ditu 2022-2026rako:
Helburu horiei erantzuteko, lehendik garatzen diren ekintzez gainera, eta Unibertsitatea + Enpresa II. Estrategia honen barruan, besteak beste, honako ekintzak jarriko dira martxan: