Uniozio

Udazkena dantzatzen Bilbon (I)

Berriro elkartzeko gogo handiz agurtzen zaituzte Dantzaldiak. Edizio berri hau irailaren 22an hasi zen Rekalde aretoan prentsarekin egin ohi den topaketarekin. Bertan, Ana Morales dantzari saridunaren eta Juan José Amador gitarra-jolearen arteko elkarrizketa dantzatua izan genuen, beren 'extractos Cuerda floja' ikuskizunarekin. Ikusleek arratsaldez eta leku berean gozatu ahal izan zuten, eta horrela, “lehen bezalako arratsaldeko topaketak” berreskuratu ziren kolaboratzaile eta artistekin.

Barakaldo Antzokiak urriaren 9an ireki zituen ateak berriro, familiarteko erako ikusleak hartzeko. Ikusleok 3Dko irudiak, marrazkiak eta proiekzioak izan zituzten, dantzarekin eta Roseland Musical konpainiaren estetika txundigarriarekin batera, haien Geometria izeneko ikuskizunean.

Urriaren 11n, atsegin handiz ospatuko da beste gune batek kolaboratuko duela jaialdiarekin, Bilboko Arte Ederren Museoak hain zuzen ere. Han ikusiko dira Fran Sieira eta Haatik konpainiak, folklore berriaren ikuspegitik iraganaren eta orainaren arteko zubiak sortzen dituztenak.

Urriaren 29an La Fundición aretora joango da, eguneroko bizitzaren ikuspegi dibertigarri batekin konektatzeko, Ana Jezabel portugaldarrekin eta bere Quotidiano, amuse-toi lanarekin, Ypsilon jaialdiarekin izandako nazioarteko trukeari esker.

Azaroaren 3an eta 10an, Azkuna Zentroak-Alhóndiga Bilbaok aterpetuko du jaialdia, lankidetza-apustua horrela handiagotuz, programari beste data bat gehituta. Horrela, bi proposamen harrigarri eta ezohiko izango dira: Guillermo Weikert, 'Parece nada' filmarekin, eta Manuel Rodriguez, 'Screensaver'-ekin.

Flamenkoari berriro ekingo zaio, Florencia Oz eta Isidora O´Ryan ahizpekin, bata dantzan eta bestea txelo-jole Antípodas bikote liluragarri eta surrealistan, Guggenheim Museoan, azaroaren 19an.

Zineak, Bartzelonako Choreoscope dantza-film laburren jaialdiarekin lankidetzan, berriro harrituko du X saio batekin, XXXplicit saioarekin alegia, irailaren 29an La Fundición aretoan erotikoaren mugan dauden dantza-film laburrekin. Eta abenduaren 1ean, pertsonaia aurkitzeko asmoz, Lut Vandekeybusen filma ikusiko da, Wim Vandekeybus nebaren biografiaren gaineko pasealdi batekin.

Aresti Landa Dantza Eskolan Florencia Ozen master-class saioak eta hainbat egoitzatan sortzaileekin egingo diren topaketek osatzen dute jarduera-zirkulua. Beti bezala, berriro ere zuen zain egongo da, DANTZALDIA jaialdiaren XXIII. edizioan parte hartuko duten saio eta gune laguntzaile guztiekin eta guztietan.