Nafarroako Unibertsitatea Espainiako bigarren unibertsitate onena da CYD rankingaren arabera, sailkapen horretan posible diren errendimendu handiko 37 adierazleetako 28 lortu ostean. Gainera, aurten Espainiako unibertsitate-sistemako 10 STEM diziplina (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) aztertu ditu eta Tecnun Industria Ingeniaritza adarreko lehen Eskola da (guztira prestakuntza hori eskaintzen duten 31 unibertsitateetatik), laugarrena Ingeniaritza Mekanikoan (37 unibertsitatetik) eta bosgarrena Ingeniaritza Elektrikoan (41 unibertsitatetik). CYD, gaur egun, ranking osatuena da unibertsitate kopuruari dagokionez, eta aztertutako adierazle kopuruari dagokionez, berriz, zehatzena.
CYDek, guztira, 78 unibertsitate ebaluatzen ditu, unibertsitateko graduko irakaskuntza eskaintzen duten erakundeen % 94, eta horietatik 48 publikoak eta 31 pribatuak dira. Gaur egun, ranking osatuena da unibertsitate kopuruarii dagokionez, eta aztertutako adierazle kopuruari dagokionez, berriz, zehatzena.
Adierazleen arloak
Sailkapenak bost arlotan banatzen ditu 37 adierazleak: Irakaskuntza eta Ikaskuntza, Ikerketa, Ezagutza Transferentzia, Nazioarteko Orientazioa eta Eskualde Garapenari Ekarpena. Arlo horietan, Nafarroako Unibertsitatea lehena da Espainian Nazioarteko Orientazioan, bigarrena Ikerketa eta Ezagutza Transferentzian, eta bosgarrena Irakaskuntzan eta Ikaskuntzan, arlo horietan errendimendu handiko adierazle kopuru handiagoa lortzeagatik.
Eskualdeka, errendimendu-adierazle handiena duen erkidegoan kokatzen du Nafarroa, eta ondoren Euskadi, Katalunia, Valentziako Erkidegoa eta Madril daude.