Enplegua

Praktikak enpresetan LHren ondoren

Lanbide Heziketako Hasierako Prestakuntzako ikasketa guztietan enpresa/lantokietan praktikak edo Duala egiteko aukera diferenteak daude.

A) Enpresako edo Lantokiko  PRESTAKUNTZA DUALA (LP DUALA)

Ikasleak 1go mailan LP DUALA egingo du, apirila eta ekaina bitartean, ikastetxean 3 egun eta lantokian 2 eguneko egonaldiak eginez.

B) LANTOKIKO PRESTAKUNTZA LP MODULA (Enpresan egiten den nahitaezko praktikaldia)

Heziketa Zikloetako beste modulu bat da, enpresetan egiten dena eta 380 orduko iraupena du, profesinaltasun Ziurtagirietako kurtsoetan 80 ordu. LP Moduluaren helburua da, ikasleak enpresako eguneroko funtzionamendua ezagutzea eta, lanbidean tutoretzapean tituluan zehaztutako ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak eskuratzea.

C) LH DUALA  Alternantzia-Erregimenean

Lanbide Heziketa Dualak enpresan eta zentroan ikaskuntza-prozesuak uztartzen ditu, prestakuntza-zentroen eta enpresen parte-hartzearen bidez.
 

Ikasleek enpresan egiten duten prestakuntzak heziketa-zikloko lanbide-profilarekin eta programatutako espezialitateekin lotura estua izan behar du, emaitza produktiboa lortzeaz gain, enpresan lorpen horiek ikaskuntza posible egin dezaten eta, azken batean, lanerako gaitasunak, espezializazioaren berarenak eta enplegagarritasuna hobetzeko baliagarriak diren zeharkako beste gaitasun batzuk eskuratzea.

Heziketa-zikloko gaitasun teknikoak eta zeharkako gaitasunak (talde-lana, ekimena, ardurak hartzea...) eskuratzeaz gain, ikasleek produkzio-ingurunearen ezagutza handiagoa lortzen dute ikasten ari diren heziketa-zikloko lanbide-familiari dagokionez.

LH zentroko tutoreak enpresaren tutorearekin adosten du prestakuntza-programa bat, eta bien artean enpresan egin beharreko prestakuntza kontrolatu eta ebaluatzen dute, ikasleak ezagutzak indartu eta sakontzeko eta gaitasun eta kualifikazioa bermatzeko helburuarekin.

BETI, ikasleak bere prestaketa modu osoago batean hobetzeko helburu argiarekin doa enpresara. Prestakuntza honen programazioaren pisua LH zentroari dagokio.

Enpresak ez du zentroa ordezkatzen inola ere; zentroa da jarraipen-plana eta ebaluazio-sistema programatu, diseinatu eta gauzatzeaz arduratzen dena.

Bai programazioa bai planen plangintza ezin hobeto definituta daude zentroaren eta enpresaren artean, eta lortu nahi diren ikaskuntza-emaitzen arabera enpresan egin beharreko jardueren definizio zehatzarekin lotzen dira. Lanpostuek tituluaren lanbide-profilarekin bat etorri behar dute.

LH Dualaren bi modalitate daude, hauek:

  • 2 urteko modalitatea2 urteko planen helburua ikasleak zikloan eskuratzen dituen gaitasunak indartzea da, eta iraupen osoa 2.400 eta 2.800 ordu artekoa da. Lehenengo ikastaroa zentroan soilik egiten da eta bigarren ikastaroa zentroan zein enpresan egiten da.
  • 3 urteko modalitatea3 urteko planen helburua ekoizpen prozesu konplexuengatik enpresen beharrei erantzuten dien espezializazio bat eskuratzea da, eta guztira 3.400 eta 4.700 ordu artekoa da. Lehenengo ikastaroa zentroan soilik egiten da eta bigarren eta hirugarren ikastaroak zentroan zein enpresan egiten dira.

LH Duala: Ikasleentzako abantailak

  • Benetako lan-egoeretan ikasten du, esperientzia profesional handi bat lortuz.
  • Egindako lanaldiari dagokion ordainsaria jasotzen du, kontratuaren edo hitzarmenaren arabera, eta bere bizitza laborala hasten du Gizarte-Segurantzan kotizatzen hasiz.
  • Enplegagarritasuna hobetzen du.

Espezializazioak

3 urtean eta enpresarekin lotura estuan egiten diren ziklo espezializatuak dira. Euskadiko enpresen eta ekoizpen- sektoreen kualifikazio bereziko beharrizanak betetzera bideratuta daude, batez ere industriaren esparruan.

Ekoizpen-sektore jakinek eskatzen dituzten ezagutzak eta lanbide-konpetentziak sakondu eta zabaltzea dute helburu; aldi berean, baina, lanbide-heziketako erreferentziako tituluak zehaztutako konpetentziak ere finkatzen dira.

Enpresak berak edo enpresa talde batek espezializazio-maila handiagoa duten profesionalal eskatzen dituzte eta euren prestakuntzan laguntzen dute bat eskatu eta, ondoren, hura prestatzen ere laguntzen dute, enpresaren eta ikastetxearen arteko 3 urteko heziketa-programa dualaren bidez.