Mondragon Unibertsitatearen proiektua funtsean ekintzailetzarako prestakuntza eredua Europako testuinguruan hobetzea bilatzen duen proiektua da.
Europako Batzordeak, deialdiaren sustatzaileak, Europako unibertsitateen eta negozio eskolen arteko harreman handiagoa ehundu eta sustatu nahi du. Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten hiru unibertsitateek dagozkien proiektuak aurkeztu dituzte dagoeneko.
Ulertzen dute ekintzailetzaren bidea ezinbestekoa dela ikasleak sortuko diren erronkei aurre egiteko eta horrela etorkizuneko aukerak eta enplegagarritasuna hobetzeko.
Mondragon Unibertsitatea European Universities Initiative-European University of Entrepreneurs EU4E partzuergoaren proposamenaren parte da, ESCP Europe Business Schoolen gidaritzapean. Mondragon Unibertsitatearekin batera doazen unibertsitateak eta negozio eskolak hauek dira: ESCP Paris, ESCP Berlin, Lituaniako ISM University of Management and Economics, Kozminski Varsoviako Unibertsitatea Polonian eta Universidad Católica Portuguesa.
Informazio iturria: Eusko Jaurlaritzaren prentsa oharra.