Unieskubideak

Mahsa Amini: hijab bat gaizki janzteagatik hilda (II)

Erreakzioak
 
  • Kaleko protesta masiboak.
    Mahsa hil ostean, hainbat hiritako jendea, Teheran hiriburukoa eta bere jaioterria Saqqez barne, kalera atera zen eta Irango Gobernuaren aurkako leloak oihukatu zituzten.
    Manifestazio hauek Irango polizia indar bereziek zapaldu zituzten. Hil zenetik bi egunera, protestek eta herri de-sadostasun zantzuek jarraitu zuten. "Emakumeak, bizitza eta askatasuna" doinua egin zuen Teherango Unibertsitateko manifestari talde batek Aminiren heriotzagatik.
  • Hildakoak eta zaurituak.
    Masha Aminiren heriotzaren aurkako protestek gutxienez lau hildako eragin dituzte eta 75 pertsona inguru zauritu dituzte Irango segurtasun eragileek jaurtitako muniziodun tiroengatik.
    Gertaerak Irango Kurdistanen kontzentratu dira gehienbat. 75 lagunetik gora hil ziren Iranen hamar egunez Mahsa Amini gaztearen heriotza arbuiatzeko egindako manifestazioen errepresioan.
  • Hijab erretzea eta ilea moztea.
    Irango emakumeek ilea moztu eta hijaba erre zuten Mahsa Aminiren heriotzaren aurka protesta egiteko modu baketsuan euren sare sozialetan argitaratuz.
  • Nazioarteko protestak.
    Ehunka pertsona, batez ere emakumeak eta gazteak, munduko hiriburu handietako kaleetara atera dira azken egunotan, Masha Amini gaztearen heriotzaren aurkako protestekin bat egin eta Irango lege islamikoen errepresioaren aurka borrokan,
    egitateen argitasuna eta errudunentzako zigorra eskatuz.
  • Irango kontserbadurismoaren kritika.
    Gheis Ghoreishi analista kontserbadoreak bere sare sozialetan adierazi zuen moralaren polizia sistema politiko teokratiko pertsiarekiko gorroto-fabrika bat dela. "Erlijioso gehienek ez dute onartzen indarkeria, legez kanpokoa eta diziplinarik gabekoa, beren seme-alaben aurka".