Oinarrizko Lanbide Heziketa
Baldintzak:
- Sartzeko unean hamabost urte beteta izatea edo ikasturteko urte naturalean betetzea.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren kurtsoa beteta edukitzea edota, aparteko kasuetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda edukitze.
- Irakasle-taldeak ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean sartzeko proposatzea, eta gurasoek edo tutoreek proposamen hori onartzea.
Bigarren lehentasuna plaza hutsak baleude:
- 17 urte baino gehiago eta DBHko 3. maila (edo, salbuespenez, DBHko 2. maila) eginda izatea. .
- 16 urte edo gehiago eta titulurik ez izatea.
Erdi Mailako Heziketa Zikloak
Baldintzak:
- DBH edo Oinarrizko LH gaindituta.
- Sarbide Proba edo Unibertsitatera sartzeko 25 urtetik gorako proba gaindituta izatea.
Goi Mailako Heziketa Zikloak
Baldintzak:
- Batxilerra edo Erdi Mailako Zikloaren titulua izatea.
- Sarbide Proba GMkoa edo Unibertsitatera sartzeko 25 urtetik gorako proba gaindituta izatea.
Lehentasunak:
Ziklo askotan eskaerak eskaintza gainditzen du. Kasu horietan, titulu bakoitzari esleitutako kupoak eta horietako bakoitzean zehaztutako lehentasunak kontuan hartzen dituen baremazio bat egiten da.
Erdi-Mailarako sarbide kupoak
Lehenik, DBHa azken bi ikasturteetan amaitu dutenek izango dute lehentasuna; gero, DBHko espediente-nota hartuko da kontuan.
Antzeko lanbide-arloei emango zaie lehentasuna; gero, zikloan lortutako batez besteko nota hartuko da kontuan.
Goi-Mailarako sarbide kupoak
Batxilergo motari emango zaio lehentasuna, irakasgai zehatzari, hala izanez gero; ondoren, batxilergoko batez besteko nota hartuko da kontuan.
Antzeko lanbide-arloei emango zaie lehentasuna; gero, zikloko batez besteko nota hartuko da kontuan.
Garrantzitsua: Aurre-matrikulazioa egin behar da, gero matrikulatu ahal izateko. Pertsonako, aurre-matrikulazio bakarra egin behar da eta nahi diren aukera guztiak jarri daitezke. Izen emateko epeak web orrian jartzen dira.
Zer da sarbide-proba?
Erdi-Mailako eta Goi-Mailako zikloak behar bezala burutzeko beharrezkoak diren ezagutza eta trebetasunak ziurtatzea helburu duen proba espezifiko bat da.
Proba egin ahal izateko, lehenik matrikula egin behar da. Matrikula epea urtarrila bukaeran edo otsaila hasieran izaten da. Azterketa apirila aldera.
Proba prestatzeko EPAko zentruekin kontaktatu.
Erdi-Mailako edozein Heziketa-Ziklotan sartzeko probak hiru atal ditu. Bide horretatik sartu nahi izanez gero, hautagaiak gutxienez 17 urte bete behar ditu proba egiten den urtean.
Sarbide-proba
- A aukera: Lanbide arloak.
- Administrazioa eta kudeaketa.
- Merkataritza eta marketina.
- Ostalaritza eta turismoa.
- Gizarte, kultura eta komunitate-zerbitzuak.
- Atal espezifikoak: 2 azterketa, 3 irakasgaien artean aukeratzeko.
- Filosofia.
- Enpresaren Ekonomia.
- Geografia.
- B aukera: Lanbide arloak.
- Eraikuntza eta Obra Zibila.
- Informazioa eta Komunikazioak.
- Fabrikazio Mekanikoa.
- Irudia eta Soinua.
- Instalazioa eta Mantentzea.
- Elektrizitatea eta Elektronika.
- Zura, Altzaria eta Kortxoa.
- Itsasoa eta Arrantza (Akuikultura-Zikloa izan ezik).
- Arte Grafikoak.
- Garraioa eta Ibilgailuen Mantentzea - Ehungintza, Joskintza eta Larrugintza.
- Energia eta Ura.
- Erauzpen-Industriak.
- Beira eta Zeramika.
- Arteak eta Artisautza.
- Atal espezifikoak: 2 azterketa, 3 irakasgaien artean aukeratzeko:
- Marrazketa Teknikoa.
- Industria-Teknologia.
- Fisika.
- C aukera: Lanbide arloak:
- Kimika.
- Gorputz- eta Kirol-Ekintzak.
- Itsasoa eta Arrantza (Akuikultura).
- Nekazaritza.
- Elikagaien Industriak.
- Osasuna.
- Segurtasuna eta Ingurumena.
- Irudi Pertsonala.
- Atal espezifikoak: 2 azterketa, 3 irakasgaien artean aukeratzeko:
- Kimika.
- Lur- eta Ingurumen-Zientziak.
- Biologia.
Lanbide arlo bereko lan esperientzagatik, atal espezifikoa salbuetsita izatea posible da.