Lanbide Heziketak 150 titulu inguru eskaintzen ditu. Tituluak multzo profesionaletan biltzen dira, eta modulu esaten zaien ikasgaiak dituzte: eduki teoriko eta praktikoak dituzte, bai eta enpresan lan egiteko praktikaldia ere. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren irakaskuntzak honela daude antolatuta:
- Hasierako lanbide-kualifikazioko programen berariazko lanbide-moduluak. (HLKP).
- Erdi-mailako heziketa-zikloak.
- Goi-mailako heziketa-zikloak.
- Aurrerago: espezializazio-ikastaroak.
Ikas-ekinezko erregimeneko Lanbide-Heziketa Duala
Lanbide Heziketaren bidez gazteen langabezia-tasa handiak arintzeko neurriak sustatzeko eta gazteen lanbide-kualifikazioa eta espezializazioa bultzatzeko, ikastetxeko irakatsi eta ikasteko prozesua eta enpresan lan egitea eta ikastea uztartzearen bitartez.
Bere helburuak dira:
- Gazteei Lhko titulu bat lortzeko aukera ematea, ikastetxearen eta enpresaren artean partekatuta garatzen den ikaskuntza-proze-suaren bidez.
- Lanbide-heziketako ikastetxean lortuko gaitasunen eta lan-munduan behar direnen arteko aldeak minimizatzea.
- Gazteak lan-munduan lehenago hastea, gazteen jarduera tasa hobetuz. Eta prestakuntzaren eta enpleguaren arteko lotura azaleratzen laguntzea.
- Lan-merkatuan eskaintza eta eskaria hobeto uztar daitezen ahalbidetzea. Gazteei baliabide ekonomikoak eskuratzeko modua ematen die eta, aldi berean, kualifikazio profesionala eta lan-esperientzia egiaztatua lortzekoa.
- Gazteak lan-munduan sartzeko konponbideak bilatzen saiatzea.
- Ikastetxearen eta enpresen arteko hurbilketa ahalbidetzea, eta hartara, edukiak eta pedagogia metodoak berri daitezen bultzatzea.
2020/21 Ikastaroko LH Datuak
Erdi Mailako LHn, Goi Mailako LHn, ikasle hauek egiten dituzte:
- Goi mailako LH: 23.056.
- Erdi Mailako LH: 15.752.
LHko ikasketak egiten dituzten gizonen eta emakumeen ehunekoa% 64,55 eta % 34,45 da, hurrenez hurren.
Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, Txandakako Prestakuntza Dualeko ikastaroa amaitzean, kontratazio-tasa % 85ekoa izan zen.