Aukera gehiago
Gero eta gehiago dira nazioarteko ikasleak, mugikortasuna egiteko, UPV/EHU aukeratzen dutenak eta, horren ondorioz, ohikoa da egun ikasgeletan ikasle bisitariak ikustea. Shanghaiko ranking ospetsuetan erdietsitako postuari esker, gero eta gehiago dira mundu osoan Euskal Herriko Unibertsitateari errepara-tzen dioten ikasleak, egonaldirako helmuga aukeratzeko orduan.
“Mugikortasun programek gero eta aukera gehiago eskaintzen dituzte nazioartekotze esperientzia bizitzeko ikasle, irakasle/ikertzaile eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalarentzat” -adierazi zuen Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordeak -. "Baina, ohiko mugikortasunez gain, UPV/EHUk mugikortasun programa labur eta trinko konbinatuak (BIP) antolatzen ditu, 5 eta 30 egunen bitartekoak, mugikortasun luzeagoak egin ezin dituzten ikasleei nazioartekotze esperientzia emateko helburuaz. Enlight Europako Unibertsitatearen barruan, ikasleek hamaika BIP desberdinetan hartu ahal izango dute parte ikasturte honetan”.
Ongietorri ekitaldiak errepikatu ziren Bizkaiko eta Gipuzkoako Campusetan eta, aurkezpenak egin ondoren, ikasle bisitariek jai egitarau batez gozatu ahal izan zuten: talo tailerrak, herri kirolak eta musika barne dituena.
“Ohorea da guretzat geure erakundea aukeratu izana, kultura, hizkuntza eta ingurune berri batera bidaiatzeari ekiteko. Hamaika gauza berriez lepo jositako hilabeteak izango dira eta hauen oroitzapenak bizitza osoan iraungo du zeuen gogoetan”, esan zien M. Juncal Gutierrezek Arabako Campusekoan bildutakoei. Eta gauza bera gertatuko zotzaien Euskal Herriko Unibertsitate osoan bisitari arituko diren gainerako ikasle guztiei.