Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) graduko aparteko 34 sari eta masterreko 12 eman dizkie ikasketak 2022-2023 ikasturtean bukatu zituzten ikasleei. Unibertsitateak sari kopuru jakin bat ezartzen du titulazio bakoitzeko, eta sari hori espedientean eta Tituluaren Europako Gehigarrian jasotzen da.
Maiatzaren 9an eman ziren sariak. Ramón Gonzalo NUPeko errektorea izan zen ekitaldi instituzionalaren burua, eta Cristina Bayona Sáez Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordeak eta Nicolás Magarín Crespo Psikologiako graduatuak ere esku hartu zuten, azken horrek saridunen izenean. Ekitaldian izan ziren, halaber, ikasleen senitarteko eta adiskideak.
Bi espediente onenak
Eskola eta fakultate guztietatik, graduko espedienterik onena Nerea Nagore Ortegarena izan zen (Ekonomia Gradua), eta masterrean, Carlos Gurpegui Armendarizena (Unibertsitate Masterra Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan).
Gainerako graduko espediente onenak honela banatu ziren: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean, Nerea Nagore Ortegaz gain, Lorea Otazu Ascunce, Cristina Aragüés Floristán, Leire Bergera Noya eta Raquel Casales González errekonozitu zituzten (guztiak Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradukoak, eta azkena EAZko eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzekoa). Lorea Otazu Ascuncek, Cristina Aragüés Floristánek eta Leire Bergera Noyak Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko gradu bikoitza egin zuten.
Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, ikasle hauek saritu zituzten: Irati Zurbano Zuazu (Gradua Historian eta Ondarean), Maider Osés Goicoa eta Hirune Michelena Laurnagaray (Gradua Haur Hezkuntzako Irakasletzan); Oana Damaris Radu, Leyre Gastón Molina eta Iker Lacheta Guillén (Gradua Lehen Hezkuntzako Irakasletzan); Itziar López Martínez de Morentin (Gradua Sociologia Aplikatuan); eta, azkenik, Precious Ekinadoese Imade Imade eta Silvia Rázquin Burgos (Gradua Gizarte Lanean).
Zientzia Juridikoen Fakultatean, ikasle hauek izan zituzten espediente onenak: Lorea Otazu Ascunce eta Raquel Casales González (lehenengoa, Zuzenbide Gradukoa eta bigarrena EAZko eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzekoa) eta Muskilda Ibáñez Mercapide (Gradua Lan Harremanetan eta Giza Baliabideetan).
Ingeniaritzak eta osasuna
Osasun Zientzien Fakultatean, ikasle hauek saritu zituzten: Daniel Fernández Astráin eta María Ilarregui Fernández (Erizaintzako Gradua); Andrés Eduardo Fernández Araiz (Fisioterapiako Gradua) eta Nicolás Magarín Crespo (Psikologiako Gradua).
Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoan (NIBGMET), ikasle hauek izan zituzten espediente onenak: Raquel Iriarte Cortés (Bioteknologiako Gradua), Unai Gurbindo González (Gradua Datuen Zientzian), Aitor Ayape Rodríguez (Gradua Zientzietan), Ana Satrustegui Ollaquindia (Gradua Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan) eta Paula Corella Guillamón (Gradua Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzan).
Azkenik, Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoan (IITIGMET), ikasle hauek errekonozitu zituzten: Lucía Sáez León (Gradua Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritzan), Amaia Irisarri García (Gradua Ingeniaritza Biomedikoan), Iñaki Orradre Fernández (Gradua Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoan), Eduardo Gómez González (Gradua Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzan); Iker Artajo Navarrete eta Martín García de Eulate Pascual (biak Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako Gradukoak); Oihana Elizagoyen Ugalde (Gradua Ingeniaritza Informatikoan) eta Alba Monreal Rodríguez (Gradua Ingeniaritza Mekanikoan).