Prestakuntza

Gorroto-delituen salaketa sustatzeko euskal kanpaina (II)

Txostenaren laburpena

2021ean 279 gorroto-gertakari erregistratu dira Euskadin; zeinetatik 277 delituak diren (% 99,28) eta 2 arau-hauste administratiboak (% 0,72). Edonola ere, garrantzitsua da azken kopuru hori tentuz kontuan hartzea, pandemiak sortutako egoerak eragina izan baitu, hain zuzen ere, txosten honetan jasotzen diren arau-hausteetan: kirol-ikuskizunei eta onarpen-eskubideari buruzkoetan. Batez ere ostalaritzarekin eta gaueko aisialdiarekin lotuta dauden eremuak dira, eta, jakina denez, aurreko urtearekin alderatuta normalizaziorako joera egon den arren, nabarmen jaitsi da haien jarduera. Izan ere, urte horren zati handi batean, alde batetik, galarazi egin da publikoarekin kirol-ikuskizunak egitea, eta, bestetik, mugatu egin da ostalaritzako eta gaueko aisialdiko lokalen erabilera, ostalaritzako lokalak irekitzeko murrizketen eta edukieren mugatzeen ondorioz, eta, honen eraginez, murriztu egin dira balizko biktimak eta erasotzaileak elkartzeko aukerak. Distortsio horren ondorioz, adierazi den bezala, komeni da 2021ean arau-hauste administratiboak kontuz aintzat hartzea.

Aurrekoa esanda, 2021ean erregistratutako gorroto-delituen azterketarekin hasiko gara, eta, aurrerago, arau-hauste administratiboak aztertuko ditugu. Ildo horretan, hurrengo grafikoak gorroto-delituek azken 6 urteetan izan duten bilakaera erakusten du. Ikus daitekeenez, delitu-gertakarien kopurua esponentzialki igo da azken bi urteetan. Aurreko txostenean azaldu bezala, aurreko urteetan datuak biltzen eta erregistratzen izandako esperientziari, Ertzaintzaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko elkarlanari eta prestakuntzaren areagotzeari esker, gertakari mota horiei buruzko informazioaren detekzioa eta zentralizazioa aldatu eta hobetu ahal izan da. Hori dela eta, delitu-gertakariak ugaritu egin dira azken bi urteetan, eta hori poliziaren eraginkortasun handiagoari egotz dakioke, hauek detektatzeko eta erregistratzeko orduan. Aurreko txostenetan iragarrita zegoen agertoki hori: bilatutako agertoki bat da; izan ere, txostenaren helburua da, besteak beste, gertakari horien instruktoreen kontzientzia eta prestakuntza teknikoa hobetzea, zifra beltza argitzen joateko. Polizia-jarduera tokian bertan hobetzearen eta erregistro-sistematikaren ondorioz izandako gorakada, beraz, egiaztapen positiboa eta itxaropentsua da; izan ere, argazki errealago bat argitara ateratzeko aukera ematen du, ezkutatuta geratuko ez balitz bezala, xede diren kolektiboen defentsa-gabezia eta biktimizazioarekin. Gaur egun, Euskadin, detekzio polizialeko antenak hobetu egin dira, eta, hurrenez hurren, zigorgabetasuna murriztu egin da.

Nolanahi ere, urrats horrek ez du saihesten gorroto gertakarien erregistroko gorabeherei kasu egiten jarraitu behar izatea, arrazoi anitzeko azalpenak bilatzeari dagokionez; izan ere, nahiz eta gutxituz joan, delitu horiek jasaten duten zifra beltza oso handia da oraindik ere, eta horrek eragotzi egiten du biktimizazioaren benetako irismena ezagutzea, bai eta 2020 eta 2021 artean burututako gorroto-delituen kopurua hainbeste handitu den jakitea ere. Izan ere, ikerketa batzuek, Oinarrizko Eskubideen Europako Agentziaren datuetan oinarrituta (FRA, ingelesez), zifra beltz hori % 80 inguruan kokatzen dute, erreferentziazko kolektiboen artean aldeak dauden arren.

Kolektiboak

Kolektibo bakoitzari dagokion portzentaiak eraldaketa sakona izan du azken urte honetan. Aurreko urteetako ildo beretik, izaera arrazista edo xenofoboa duten delituek biltzen dituzte erregistratutako delitu gehienak, nahiz eta hauen portzentaia aurreko urtekoa baino nabarmen handiagoa izan. Hau, neurri batean, gertatu den eta aurreko atalean jada aipatu den bilketa-sistemaren aldaketaren ondorio izan daiteke.

Horien atzetik sexu-orientazioaren eta -identitatearen aurkako delituak eta sexuaren aurkakoak datoz. Ildo horretan, nabarmentzekoa da bi lehen kolektiboen (sexu-orientazioa eta -identitatea) aurka egindako delituek nabarmen egin dutela gora azken urte horretan, eta bigarren talde biktimizatuena bezala zuen posizioa egonkortuz, sexuan oinarritutako gorroto-delituek ez bezala, ia ez baitute aldaketarik izan haien kopuruari dagokionez . Hala ere, nabarmentzekoa da, azken kolektibo horri dagokionez, hirugarren biktimizatuena izatera igaro izana, ez hainbeste bere gorakadagatik, aipatu den bezala, baizik eta aurreko urtean aurretik zeuden bi kolektiboen beherakada nabarmenagatik, ideologia eta orientazio politi- koa eta dibertsitate funtzionala alegia, ia bi heren murriztu baita lehena, eta erdia baino gehiago bigarrena.

Bestalde, aporofobiak, eta sinesmen eta praktika erlijiosoek erregistratutako delituen % 1,81 osatzen dute.

Arrazismo eta xenofobiako delituei buruzko datuei erreparatuz gero, honako kolektibo hauetan bana daitezke: Arabiarra, Asiarra, Ijitoa, Beltza, Herritartasuna/Jatorria; % 18,52, Latinoa/Latinoamerikarra, eta Zehaztu gabe.

Ariketa hori bera sexu-orientazioaren eta -identitatearen aurkako gorroto-delituekin eginez gero, ikus daiteke kolektiborik biktimizatuena gay-a dela, gainerakoekin alderatuz baino askoz gehiago.

Azkenik, dibertsitate funtzionalagatik biktimizatuak diren pertsonei dagokienez, biktimizazioa modu homogeneoan banatzen da kategoria desberdinen artean: dibertsitate funtzional psikikoa, dibertsitate funtzional fisikoa, gaixotasuna eta identifikatu gabea.