Unibertsitatea

Gorka Ortiz de Zarate Bengoa, MUko ikertzailea, fabrikazio aurreratuko Taylor Dominaren irabazle (II)

Ereduen bidez aurreikusteko gaitasuna garatzea alderdi erabakigarria da askotariko sektoreetako osagaien fabrikazio aurreratuan (aeronautika-industrian eta automobilgintzan, besteak beste); izan ere, lagungarria izango da kostuak murrizteko eta bezeroei erantzun azkarragoko, bai eta ingurumen-inpaktua murrizteko ere.

CIRP erakundeari buruz

CIRP akronimoak Produkzio Ingeniaritzarako Nazioarteko Akademiari egiten dio erreferentzia (Collège International pour la Recherche en Productique, frantsesez). CIRP 1952an sortua zen, eta mundu zabaleko erakunde liderra da ekoizpen-ingeniaritzaren esparruko ikerkuntzan.

Akademiako kideak mugatuak dira, ikerketan erakutsitako bikaintasunean oinarritutako parametroei jarraikiz hautatuak. Gaur egun, 650 kide inguru ditu, 40 herrialdetakoak baino gehiagotakoak.