Unieskubideak

Giza eskubideak sustatzen aste oso batean zehar (II)

Sail Ofizilaleko film luzeen aurrerapena

  • Les Harkis (2022). Philippe Faucon. Frantzia-Belgika. Aljeriako Gerran, baliabiderik gabeko gazte aljeriar askok bat egiten dute Frantziako armadarekin: harkis izenekoak dira. Salah eta Kaddour horietako bi dira, eta unitate batean amaitzen dute, Pascal tenientearen agindupean. Gatazkaren egoera dela eta, Aljeriaren independentzia hurbiltzen ari dela eta harkien halabeharra zalantzan dagoela aurreikusten da. Pascalek nagusiei aurre egiten die bere unitateko gizon guztiak Frantziara aberriratzea lortzeko.
  • Interdit aux chiens et aux italiens (2022). Alain Ughetto. Frantzia-Italia-Belgika-Suitza-Portugal. XX. mendearen hasiera, Ughettera, Italiako iparraldea, Ughetto familiaren etxea. Eskualdean bizitzea oso zail bihurtu da, eta Ughettoek beste leku batean beren egoera hobetzea dute amets. Kondairak dioenez, Luigi Ughettok Alpeak zeharkatu zituen Frantzian bizitza berri bat hasteko, eta horrek betiko aldatu zuen familiaren ahalbeharra. Bere bilobak bidaia bat egiten du denboran zehar haren historia gogoratzeko.
  • Mariupolis 2 (2022). Mantas Kvedaravicius. Lituania-Frantzia-Alemania. 2022an Mantas Kvedaravicius zinemagile lituaniarra Mariupolera (Ukraina) itzuli zen, 2015ean filmatu zuen jendearekin berriz elkartzeko. Hil ondoren, bere ekoizleek eta kolaboratzaileek indar guztia jarri dute bere lanarekin jarraitzeko eta proiektu hau bere ikuspegiari jarraituz amaitzeko. Zinemagile gisa, han gertatzen ari denaren testigantza utzi nahi zuen Mantasek, hedabideen eta politikarien zaratatik urrun. Indar eta sentsibilitate handiz, dokumental honek bizitzak bonben azpian nola jarraitzen duen kontatzen du, eta tragedia eta itxaropena erdi bana konbinatzen dituzten irudiak erakusten ditu.
  • Metronom (2022). Alexandru Belc. Errumania-Frantzia. Bukarest, 1972. Anak 17 urte ditu eta maitasuna eta askatasuna ditu amets. Gau batean, lagunarteko festa batean, Metronomi gutun bat idaztea erabakiko dute, Free Europe irratiak Errumanian ezkutuan transmititzen duen musika-saioari. Une horretan iritsiko da Securitate-a, Ceaucescu polizia sekretu beldurgarria.
  • No Bears (Khers nist, 2022). Jafar Panahi. Iran. Bi maitasun-istorio paralelo dira, non bikoteak gaizki irtengo diren oztopo ezkutu eta saihestezinengatik, sineskeriaren indarragatik eta boterearen mekanikagatik. Pelikula hau existitze hutsa miraria bat da ia. Jafar Panahik klandestinitatean filmatua, atxilotua eta 6 urteko kartzela zigorra -duela bi hilabetetik bere etxean betetzen ari dena- ezarri baino lehentxeago, No Bears maisulan bat da zinemagile irandar honen filmografian. Bere artearekin, gizartearekin eta adierazpen askatasunarekin artistak hartua duen konpromisoaren monumentu bat.
  • Tetuán (2022). Iratxe Fresneda. Espainia.Bizitza errealeko esperientzietan oinarrituta, Iratxe Fresnedak bidaia pertsonal batean murgilduko gaitu. Iraganak eta orainak bat egingo dute ikus-entzunezko esperientzia hunkigarri eta sentsorial batean. Danubio ibaiaren ertz lasaietatik hasi eta Madrilgo bizitza asaldatuan amaitu arte, lau istorio elkartu eta galduko dira Tetuan filmaren misterioetan.

"Zinema eta Memoria" zikloa Giza Eskubideen Zinemaldian

Zinemaldia apirilaren 21etik 28ra bitartean garatuko da Victoria Eugenia Antzokian -lehiaketaren egoitza nagusian- eta Principal Antzokian, baita hiriko beste agertoki batzuetan ere. Aurten ziklo labur berezi bat izango da Tabakaleran: Zinema eta memoria. Hiru film eskainiko dira, Historia, Politika edo/eta Kontzientzia sortzeko irudiek duten ahalmena balioan jartzen dutenak. Rithy Panh (Everything Will Be OK) eta Mark Cousins (The March on Rome) zinemagileen lan berriak ikusteko aukera, baita Wanibik film sahararra ere.