Prestakuntza

FIRST LEGO League Euskadiren finala iritsi da

FIRST LEGO League Euskadi torneoaren finala martxoaren 4an egin zen, hiru egoitzatan aldi berean: Bilbon, Donostian eta Arrasaten. Euskadiko 42 ikastetxeko 128 ikasle taldek hartu zuten parte hainbat egoitzatan izan zen final horretan, berrikuntza-proiektu batekin, programatu zuten robotarekin eta balioen erakustaldi batekin. Partaideen ia erdiak, % 47, neskak izan ziren aurten. Horrez gain, 247 boluntario ere izan ziren, hainbat eginkizunetan: epaileak, arbitroak, zientzialariak, taldeen laguntzaileak edo floater-ak… Dibertsioa ziurtatuta zegoen jende guztiarentzako moduko jardueren bidez. 
 
Gazteen artean zientziarako eta teknologiarako bokazioak piztea helburu zuen hezkuntza-programaren 14. edizioan 2.000 ikaslek baino gehiagok hartu zuten parte aurten, eta 6 hilabetetan aurtengo erronkari egin zioten aurre: SUPERPOWERED, energia jasangarriaren etorkizuna sortzen. Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Deustuko Unibertsitatea, Donostia Sustapena eta Mondragon Unibertsitatea dira ekimenaren antolatzaileak.
 
Sari-banaketa ekitaldian, iragarri zein izan ziren talde irabazleak. Sei talde sailkatu ziren Espainiako finalerako. Martxoaren 25 eta 26an jokatuko da final hori Cartagenan, Murtzia.
 
FIRST LEGO League programari buruz
FIRST LEGO League nazioarteko hezkuntza-programa bat da; haur eta gazteen artean zientziarako eta teknologiarako interesa sustatzea da programaren helburua. 110 herrialdetan egiten da, eta 679.000 ikaslek baino gehiagok hartzen dute parte 3.700 torneotan. 
 
FIRST LEGO League Euskadi programari buruz
Euskadin, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia da bultzatzaile nagusia, Deustuko Unibertsitatearekin, Donostia Sustapenarekin eta Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean. Urteen joanean, STEAM Hezkuntzako (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika, ingelesezko siglatan) erreferentziazko programa bihurtu da, eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak bultzatzen duen STEAM Euskadi Hezkuntza Estrategian txertaturik dago.
Bisita instituzionala Deustuko Unibertsitatera
  • Tokia: Mundaitz Kalea, 50. Donostia. Larramendi eraikineko sarrera nagusia.
  • Ordua: 11.00.
Informazio gehiago:
https://www.innobasque.eus/microsite/first-lego-league-euskadi-2022/