Bi kontzertu emango dira egunero, dohainik, uztailaren 24tik 27ra:
Larkin Poe (20:45):
Lovell ahizpa multinstrumentistak Amerikako Estatu Batuetako hegoaldeko musikaren eta sustrai musiken oinordekoak dira. Haien soinua, sustraiekiko errespetu handia erakutsita ere, freskoa eta zintzoa da, indarrez eta bizitasunez betea. Gitarra sendoak, riff biribilak, lap steel guitar beti hor, Rebeccaren ahots perfektua, Megan koruetan, giro eta erregistro anitzak… Beren musikak pilo bat eragin biltzen ditu, bluegrassetik rockera, hegoaldeko rocketik heavyra, bluesetik countryra, eta talde handiak ekartzen dizkigu gogora, tartean The Allman Brothers Band, ZZ Top, Lynard Skynyrd eta Tedeschi Truks Band.
IZARO (23:30):
Izarok bitxi txikiak sortzen ditu, maitasuna eta amorrua transmititzen duten abestiak, gure munduaz, oinazeaz, esposizio publikoaz, egungo gizarteaz… hitz egiten dutenak.
Aukera paregabea izango dagoeneko kontsolidatuta egon arren eboluzio betean dagoen artista honekin gozatzeko. Ahots zoragarria, mundu propioa duen abeslari honek hasieratik erakutsi izan ditu sentsibilitate eta nortasun paregabeak, eta orain, elektronika eta dantzarekin, dimentsio berri bat gehitzen dion bere musikari.
Merina Gris (21:00):
Beren musika, euskaraz eta gaztelaniaz abestua, “pop bortitz” gisa definitzen dute. Xehetasunez landutako abestiek lagundua, belaunaldi baten sentimenduak darizkion musika da, non soinu delikatuak, sotilak eta inguratzaileak aurkitzen ditugun, baina baita amorru eztanda zaratatsuak eta erritmo dantzagarriak, dardaratsuak eta energiaz beteak ere.
Shinova (23:30):
Shinova bere estiloa jorratzen aritu da 15 urte baino gehiagotan zehar, bere soinua hobetzen eta emanak dituzten hainbat kontzerturen ondoren bere lekua aurkitzen. Beren azken diskoa, El Presente (2024), abesti ahalmentsu eta melodikoz betea dago, indarra darion soinu biribila tartean. Agertokian beti dena ematen duen boskote hau ikusteko eta entzuteko aukera paregabea; beren zuzeneko bikaina eskaintzeko eta publiko guztia beren energia kutsakorrarekin biltzeko prest datorrena.
Les Amazones d'Afrique (21:00):
Les Amazones d'Afrique nazioarteko ahotsak biltzen dituen kolektibo sortzaile bat da, talentua eta belaunaldiak bat eginda, eta harmonia leun eta ahalmen handikoak lagunduta, emakumeen eta nesken eskubideak defendatzen dituena. Beren musika sendo eta melodikoak afrikar estiloak eta pop harmonia garaikideak uztartzen ditu.
El Columpio Asesino (23:30):
El Columpio Asesino iruindarrek bi hamarkada baino gehiagoko ibilbideari azkena ematea erabaki dute. Abangoardiaren eta musika alternatiboaren erreferente Espainian, poparen eragin handieneko taldeetako bat dira. Beren konposizioek 1960ko hamarkadako kraut rock alemanetik hasi eta 1970eko hamarkadaren amaierako post-punkera, musika elektronikotik hasi eta azken urteetako soinu eklektikoenetara iristen diren generoak hartzen dituzte.
North Mississippi Allstars (21:00):
Luther eta Cody, Jim Dickinson ekoizle eta musikari ospetsuaren semeak, Mississipiko iparraldean hazi ziren musikaz inguratuta. 1996an, North Mississippi Allstars sortu zuten. Luther ahotsean, eta gitarra, cigar box, baxua, bateria eta mandolina jotzen. Cody bere ahotsarekin ere, eta bateria, gitarra, perkusioa eta teklatua jotzen.
Erabateko erreferente Ameriketako Estatu Batuetako sustrai musikan; bluesari oso lotua, eta hainbat estiloren eragin handia dariona, besteak beste soularena, hegoaldeko rockaren, folkaren, rock psikodelikoaren, Jazzarena....
Chill Mafia (23:30):
Chill Mafia kolektibo iruindar bat da, Sara, Flako, Kiliki, Ben Yart, Nora, Martin eta Sunny Wright IV kideek osatua; ahots, ekoizle, DJ, diseinatzaile eta grafiteroen konbo bat. Iruñako kuadrilla honek ravesetan eta sound systemetan ezagutu zuten elkar, eta beren soinu propioa sortzen hasi ziren, musikaren panoramako talderik lotsagabe, berritzaile, transgresore, probokatzaile, festari eta dibertigarrienetako bat bihurtu arte, harritzeko prest beti, hurrengo single eta kontzertu lehergarriekin.