- MadS (2024). David Moreau. Frantzia.
Romain gazteak geldialdi bat egiten du droga-saltzailearen etxean. Pilula berri bat probatu eta parrandan joateko prest dago orain. Bidean emakume bat ikusten du errepide ondoan zaurituta. Autora igotzen duenean, oso modu bitxian jokatzen hasten da emakumea, eta azkenean bere burua sastakatu eta odolustuta hiltzen da. Pilulak eragindako bidaldi txar bat ote? Edo beste zerbait? Gauza segurua hau da: hasi baino ez du egin gauak.
- Oddity (2024). Damian McCarthy. Irlanda.
Daniren hilketa basatia gertatzean, bere senar Tedekin batera eraberritzen ari zen landetxean, denek uste dute erruduna inguruko ospitale psikiatrikoko paziente bat dela; Tedek lan egiten duen lekua. Susmagarria hilda agertuko da handik gutxira. Urtebete igaro da, eta Darcy - Daniren ahizpa biki itsua, psikikoa eta objektu madarikatuen bildumagilea- etxean agertzen da -non Ted bere bikote berriarekin bizi den_ han benetan zer gertatu zen jakin nahian. Damian MacCarthy irlandarraren bigarren film luzea, Astean bere film labur asko eta aurreko Caveat (2020) aurkeztu dituena.
- Onsen Shark / Hotspring Sharkattack (2024). Morito Inoue. Japonia.
Kostaldeko Atsumi City turistikoan bainulariak zirkunstantzia arraroetan hasi dira desagertzen. Haien gorpuak puskatan aurkitu dira, zerbaitek… marrazo erraldoi batek eraso izanaren zantzuekin. Agintariak kezkatuta daude. Polizia ikertzen ari da. Film japoniar zoro bezain dibertigarri hau inolako aurreiritzirik gabe hurbiltzen da marrazo hiltzaileak protagonista dituzten pelikulen azpigenerora.
- Operation Undead (2024). Kongkiat Komesiri. Thailandia.
Chumphon probintzia, Thailandia, 1941. Bigarren Mundu Gerran, Mok eta bere soldadu taldea indar inbaditzaile japoniarrei aurre egiten ari zaie; arma biologiko beldurgarri bat dakarte azken hauek. Mek, Moken anaia zaharrena, ofizialordea da, eta Japoniako tropekin indarrak batzeko agindua ematen diote, tropa horiek beren armaren kontrola galtzean. Hala, haren aginduek bere anaiaren heriotza ekar dezakete.
- Things Will Be Different (2024). Michael Felker. AEB.
Lapurreta baten ondoren poliziarengandik ihes egiteko, Joseph eta Sidney, azken urteotan harreman handirik izan ez duten bi anaia, beste garai batera eramango dituen etxalde batean babestu dira. Han aste batzuk egoteko asmoa dute, harik eta egoera baretu eta beren bizitzara itzuli arte. Baina ez da hain erraza izango, indar misteriotsu batek haien arteko familia loturak proban jarriko dituelako.
- Timestalker (2024). Alice Lowe. Erresuma Batua.
Komedia erromantiko honek Agnesen istorioa kontatzen du, maitasunaren bila denboran zehar bidaiatzen duen erromantiko porrokatua. Lehen aldiz 1688an Eskozian agertuko da; bertan Alexez maitemintzen da, eta heriotza bortitza izango du. Mende bat geroago, berraragiztatua, atzera gizon harekin topo egin eta maitemintzen da berriro. Bidaia bat historian eta maitasunean zehar, Prevenge (2016) filmaren zuzendari eta protagonistaren eskutik.