Prestakuntza

Hobeto ikasteko aholkuak (I)

Atseden hartu

Batez ere, oso garrantzitsua da noizbehinka etenaldi labur bat egitea. Gomendagarria da ordubete bakoitzeko bost minutuko geldialdi bat egitea. Unibertsitate edo goi mailako ikasketak badira, atsedena bi edo hiru orduro egin daiteke. Ikasketarako gehieneko edo gutxieneko orduak ez badaude ere, egia esan, errendimendua jaitsi egiten da bost edo sei orduz ikasi ondoren.

Lo egin

Eta, jakina, ez ezazu ahaztu lo egitea. 8 orduz lo egitea gomendagarria da, nahiz eta kopuru hori aldatu egin daitekeen pertsonen arabera, ordu gehiago edo gutxiago behar baitira atseden egoki bat egiteko.

Hontzak eta hegatxabalak

Pertsona bakoitzak zenbait berezitasun ditu. Ikasle “hontzak” daude, gauean ikasten dutenak, eta ikasle “hegatxabalak” daude, goizean hobeto ikasten dutelako eta ezin hobeto goiz jaiki eta ikasten hasi daitezke. Garrantzitsua da bakoitzak bere burua ondo ezagutzea eta ordu bakoitzera teknika eta berezitasunak egokitzea.

Azterketako eguna

Azterketaren eguna iristen denean gomendio batzuk ere praktikan jartzea gomendatzen da.

Berrikusketa bat egitea gomendatzen da azterketa baino lehen, baina inoiz ez aurreko egunean. Beraz, azterketa larunbatean bada, asteartean egin beharko litzateke.

Azterketa-egunean lasai gosaldu beha da, tentsioa sor ez dadin, eta kafe askorik ez hartu azterketan txurian ez geratzeko.

Nerbioak badaude, lasai, irtenbide bat dagoelako. Hobe da galderak irakurtzea eta errazenetik hastea erantzuten, horrela oroimena itzultzen delako eta berreskuratu egiten da. Nerbioak izanez gero, gogoratu sentsazio hori bost edo hamar minutu ingurukoa dela eta joaten dela azterketa irakurtzen eta egiten hasten den heinean, galdera errazenetik hasiz.

Zer ez egin 

Inolaz ere egin beharreko jarduera batzuk ere badaude. Horietako bat kontsolarekin edo bideojokoekin jolastea da, tentsio emozionalaren maila handitzen duelako honek eta ez duelako ikasketarako onurarik ekartzen kontzentrazio-maila murriztu egiten delako. Ez da egokia, gainera, azterketa-egunean ikastea, nahiz eta ikasleen artean praktika hedatu bat den hau.