Bilbao Bizkaia Open Data Ikasgela
Bizkaiko Foru Aldundiaren, UPV/EHUren eta Bilboko Udalaren ekimena da, unibertsitateko ikasleei zuzendua, eta informazio publikoa berrerabiltzeko ezagutza eta ekimen berriak sortzea bultzatuko du.
- Norentzat? Unibertsitateko ikasleei, irakasleei eta ikertzaileei zuzenduta dago.
- Helburua? Bizkaiko bi erakundeen datu irekien erabilera garatzea zerbitzu publikoak hobetzen dituzten unibertsitate-proiektuetan, eta gizarte-arazoak konpontzen lagunduko duen ezagutza berria sortzea.
- Zer? Gizarteak informazio publikoa modu eraginkorrean erabiltzen lagunduko duten ezagutza eta ekimen berriak sortzea bultzatuko du. Horrela, ikasgela honetan, foru- eta udal-zerbitzuak hobetuko dituzten datu irekien berrerabilpenean oinarritutako proiektuak garatzeaz gain, datuen bistaratzeak sortuko dira, unibertsitate-komunitateak informazio irekia tratatzeko proposatutako ekimenetatik abiatuta, betiere herritarren ongizatea hobetzeko helburuarekin. Beste lan-esparru bat unibertsitate-komunitatearen trebetasun digitalak hobetzen lagunduko duten prestakuntza-ekimenak abian jartzea izango da.
- Noiz eta non? Open Data Ikasgelaren jarduera datozen bi urteetan garatuko da Bilboko Ingeniaritza Eskolako instalazio batzuetan.