Formación

NUn ikasteko eskaera handitu da

Nafarroako Unibertsitateak, gaur arte, 5.388 eskaera jaso ditu 2022-23 ikasturterako, aurreko urtean baino % 10 gehiago data berera arte. Zifrak lehenengo hiru deialdiei dagozkie: azaroa, otsaila eta apirila.

Eskaeretatik, 1.154 Nafarroari dagozkio, iazko 1.003 baino %15 gehiago, eta 2.431 Espainiako gainerako lurraldeei, hau da,     % 8ko igoera izan da. Era berean, guztira nazioarteko1.803 ikaslek eskatu dute onarpena, aurreko urtean baino % 9 gehiagok.

Graduei eta Unibertsitateari buruzko informazio guztia emateko, Onarpen Zerbitzuak Ate Irekien Jardunaldia egin zuen joan den martxoan, non Batxilergoko 1. eta 2. mailetako 456 ikaslek parte hartu zuten, euren familiek lagunduta (1.035 pertsona guztira).

Fakultateek eta ikastetxeek programa bat diseinatu zuten, ikasketa planak eta aukera profesionalak modu praktikoan ezagutu ahal izateko. Era berean, ikasleek eskolaz kanpoko jarduerei buruzko informazioa jaso zuten, ostatu-eskaintza eta beka eta finantzaketa-aukerei buruz, baita Kirolari, Liburutegiari, Sormen Campusari, Hizkuntza Institutuari edo Tantakari buruzkoak ere.

“Familien aldetik jaso dugun iritzia oso positiboa da. Eskerrak eman nahi dizkiegu jardunaldian parte hartu duten zentro, zerbitzu eta ikasle kolaboratzaileei, egun bikaina izan dadin egin duten ahaleginaga eta dedikazioagatik”, esan zuen Juanjo Cabrera Onarpen Zerbitzuko zuzendariak.

Onarpen Zerbitzuak online jardunaldi bat ere antolatu zuen campusera etorri ezin izan zuten ikasleentzat, batez ere nazioartekoentzat, eta bertan 341 ikaslek eman zuten izena.

Hurrengo onarpen epea apirilaren 25ean amaituko da. Deialdi hau maila guztientzat zabalik dago. Data horretatik aurrera, plaza libreak dituzten titulazioetan soilik eskatu ahal izango da.