Formación

Femkultur, emakumeen aldeko jaialdia Iruñean

Femkultur 2022k, diziplinarteko jaialdi honek, emakumeen aldeko aldarria egin nahi du sorkuntza artistiko garaikidearen barnean, haien partaidetza aktiboa sustatze aldera, sortzaile artistikoak baitira. Maiatzaren 19tik ekainaren 5era arte, Iruñako Kondestable eta Iturramako Civivoxetan, Femkultur jaialdiak hemen edota nazioartean ospetsuak diren bost emakume sortzaileri emango dizkie ahotsa eta lekua. Sortzaileek beren lana eta sorkuntza-prozesua nolakoa den azalduko dute sormenezko laborategi, arte-instalazio eta antzerki- nahiz musika-proposamenen bidez. Halaber, gogoeta eginen dute sorkuntza garaikidean duten esperientziaz.

Jaialdiak munta handiko gaiak izango ditu aztergai, hala nola emakumearen aitortza kulturgintzan eta espazio publikoan, arte munduko rol generoak, berdintasuna artegintzan eta ekoizpen intelektualean edota emakume artisten, zuzendarien, komisarioen, kudeatzaileen eta abarren ahalduntze profesionala. Sortzaileek beren lana eta sorkuntza-prozesua nolakoa den azalduko dute sormenezko laborategi, proiekzio eta antzerki- nahiz musika proposamenen bidez. Halaber, gogoeta eginen dute sorkuntza garaikidean duten esperientziaz.

Marina Lameiro - Cine Cercano Zinema - Sorkuntzarako Laborategia (Kondestableko Civivoxa, 2022-05-22, 10:00 - 14:00): Bere ingurune hurbilenarekin lan egiten duten zinemagileen lanak ikusi eta aztertzetik abiatzen da, zinema ez gaiako garrantziaren ikuspegitik pentsatzeko, baizik eta atzean dagoen begirada sakontasunetik. Parte-hartzaileek esku artean dituzten proiektuei buruz hitz egin ahal izango dute, baina ez da beharrezkoa proiektu bat izatea. 2 , aurrez izena emanda. Hizkuntza: Gaztelania.

Jhana Beat. Brutal Beat. Ahotsa eta musika lantzeko laborategia (Kondestableko Civivoxa, 2022-05-27, 17:30 - 21:30): Brutal Beat oso espazio aproposa da beatbox soinuetara hurbiltzeko, bai eta zeure erritmo-oinarriak sortzeko ere. Blaitu zaitez beat-ez eta utziozu bidea barnean daramazun flow-ari zure zainetan zehar ibiltzeko.

Denok daukagu instrumentu bat gure gorputzean; aurkitu zurea eta zatoz Brutal Beat-era! 2. Aurrez izena emanda.

Jhana Beat - Electrorganic Sound. Kontzertua (Iturramako Civivoxa, 2022-05-28, 20:00 - 21:00): Musika-esperimentuak zuzenean, Jhana Beat betatboxer, gitarrista eta konpositore leondarraren eskutik. Kantaria, bea-tboxerra, gitarrista konpositorea eta musika-ekoizlea da. Jhana Beat sormenezko energiaz osaturiko soinu-leherketa hutsa da, paregabea bai estiloan bai nortasunean. Bere soinuari soinu elektrorganiko esaten dio. Bere ikuskizunak soul, rock, funky, reggae eta beste musika-estilo batzuen eragina jaso du, bai eta estilo elektronikoagoen eragina ere, hala nola tekno, drum&bass, house… Kontzertuetan naturaltasunez nahasten ditu genero horiek guztiak; estiloak eramaten ditu hara eta hona, ezusteko lekuetara, abesti bakoitzarekin harridura sortuta. Loop station bat erabiliz, grabatu egiten ditu beatbox baseak, ahotsak, gitarra eta elektronika, dena denbora errealean nahastuta, aldi berean ahots ahaltsu eta berezia baliatuta. Bere gaiak zuzenean ekoiztu eta ontzen ditu. Jhana XXI. mendeko egiazko emakume-orkestra bat da. Performer bikaina, publiko mota ororekin bat sinkronizatzeko, baita hain proposamen esperimentalaren bidez ere. 3 . Hizkuntza: Gaztelania.

Ilazki Martirena - Vivir las emociones. Dokumental-emanaldia (Kondestableko Civivoxa, 2022-05-29, 19:00 - 21:00): Emozioak sormenaren iturria dira. Egiten dugun guztiaren bultzada dira. Emozioen bitartez, bizia bizitzeko gure trebetasunak sentitu, aurkitu eta garatzen ditugu.

Emozioak bizi erakusketa modaz baliatzen da adierazpen artistikorako tresna gisa gure egunerokotasunaren parte diren emozioak islatzeko. Doan. Aurrez izena emanda. Hizkuntza: Gaztelania.